Urtero bezala, bazkarian piperrada, patata tortilla, aratxe errea, euskal pastela, izozkia, kafea eta kopa izanen dira. Ondotik kantaldia eginen dute Merkatuko zelaian, baita muxikoak, larrain dantza, eta dantzaldia ere. Bazkariko edalontzia arratsaldean berrerabiltzeko deia egin dute antolatzaileek.