Hiruko Corp.
Hiruko Korporazioa, lege naturala desafiatzen duten pertsona, entitate, leku, objektu eta fenomeno anomaloak leku segurura eraman eta aztertzeko helburua duen erakunde sekretu bat da. Kontrolatu gabe utziz gero, mehatxu bat suposatuko lukete gizakientzat, edo, gutxienez, gizateriaren errealitate eta normaltasun zentzuarentzat.
Elementu bat aurkitzen denean, Hiruko Korporazioak agenteak bidaltzen ditu elementua hauen instalazioetako batera garraiatzeko. Hau ezinezkoa izango balitz, aurkitutako leku berean hartzen dituzte segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak. Anomaliak jasotakoan, Korporazioko zientzialariek aztertzen dituzte.