Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen ere
Euskal Herriko herrialde guztietako eta Diasporako 163 gaztetxok eta 31 hezitzailek hartuko dute parte aurtengo udalekuetan. 9-18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak elkartuko dira bertan.
16-18 urteko bitarteko gazteen Amaiurko egonaldia bukatuta, Irañetako udalekuari ekinen diote hurrengo egunean, eta 12-13 urte arteko gazteak han izanen dira uztailaren 24ra bitarte. Uztailaren 24tik 28ra 9-11 urtekoen txanda izanen da, eta Zuhatzan eginen dute egonaldia. Azkenik, 14-15 urte arteko gazteak Larraulgo aterpetxean elkartuko dira, uztailaren 25etik 31ra.