Bestak 2023

Erratzuko bestak giro ederrean joan dira

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 4a, 10:30

Antolatzaileek azaldu dutenez, «bestak arras ongi joan dira. Ekitaldiak ez gainjartzen saiatu gara eta dena ongi atera da, lau egunetan izan dugu zer egin».

Argazkiak eta testua: Jone Uriarte

Danbolin nagusiek besta gehiena antolatu dugun arren, guraso elkartekoen laguntza izan dugu, zopa egile eta antolatzaileen laguntza, pilotaz arduratu den taldearen laguntza... Eta batez ere auzolanean eta herritar guzien borondate eta eskuzabaltasunari esker atera dira bestak aitzinera: txandak egiten, karpa paratzen, beharrezko materiala ekartzen eta eramaten....

Bertzalde, aurten egon diren berrikuntzak jendeari gustatu zaizkio eta harrera ona izan dute, eta hortaz ere kontent gaude. Orokorrean ekitaldi guzietan jende aunitz bildu da eta herritarrek parte hartu dute. Oraindik diru kontuak egitea falta da, baino bestekin kontent gaude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun