Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 3a, 16:30

Gizonezko batek bere bikotekidea hil du asteburuan Iruñean, aurtengo laugarren erailketa matxista Euskal Herrian. Gertakaria salatzeko, elkarretaratzea antolatu du bertze behin Baztango mugimendu feministak Elizondon. Hasiera batean gaur egitekoa bazen ere, data aldatu dute eta bihar, asteartean, 19:30ean herriko plazan izanen da hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun