Bestak 2023

Azpilkuetako bestak ospatuko dituzte uztailaren 5etik 8ra

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 4a, 08:00

Herriko gazteek egitarau zabala prestatu dute asteazkenetik larunbatera San Ferminak ospatzeko

Uztailak 5, asteazkena

18:30ean txupinazoa eta 19:00etan frontenis txapelketako finala. 21:00etan ezkila jotzea eta 21:30ean baztan zopak. Ondotik gaupasa Beñat akordeoilariarekin.

Uztailak 6, ortzeguna

14:00etan gazte bazkaria, ondotik jokoak. 16:30ean herrikoen herri kirol desafioa eta 18:00etan Baztango eta herriko haurren pilota partida. 19:00etan kantaldia Bergararekin eta 21:30ean tortilla jatea.

Uztailak 7, ortziralea

10:00etan kalejira herriko haurren eskutik eta 10:45ean meza nagusia. 11:30etik aitzinera puzgarriak izanen dira eta 12:00etan luntxa herriko elkartean. 16:30ean mus txapelketa eta 17:00etan txokolatada. 19:00etan buruhandiak izanen dira.

Uztailak 8, larunbata

08:00etan su piztea eta 09:00etan gosaria. 14:30ean zikiro jatea Joxe Angel akordeoilariarekin. 21:00etan afaria eta 00:00etan DJ Txomin. Ondotik Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun