Bestak 2023

Erratzuko bestetara joateko Gan-torri autobus zerbitzua izanen da bihar

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 30a, 12:00

Baztango Gizarte Zerbitzuek Gan-torri autobus zerbitzua antolatu dute aurten, herrietako bestetara «seguru eta eroso» joateko eta bueltatzeko. Bihar gauen Erratzura joateko busa izanen da.

Joateko lehenbiziko busa Lekaroztik abiatuko da 23:30ean, eta hurrengo itzulia eginen du: 23:35 Arraiozen, 23:40 Oronoz-Mugaire, 23:50 Almandoz, 23:55 Berroeta, 00:00 Aniz, 00:05 Ziga, 00:10 Irurita, 00:15 Etxarri, 00:20 Elizondo, 00:30 Arizkun eta 00:35 Erratzu. Erratzun gelditu ondotik Amaiurrera joanen da 00:45ean, Ordokitik pasatuko da 00:50ean eta Erratzura bueltatuko da 01:00etan.

Bigarren bidaia 02:00etan abiatuko da Elizondotik eta zuzenean Erratzura joanen da.

Bueltatzeko, bi bide eginen ditu: Amaiur aldera 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan, eta Lekaroz aldera 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun