Parte hartzaileak aseguratuak egonen dira eta horretarako bakoitzaren izen-abizenak eta NAN zenbakia beharko dituzte. Norberak bere tresnak eramanen ditu; sasiak garbitzeko makina, aizkora, haize-makina… eta gasolinaren gastuak herriak ordainduko ditu. Auzolanaren ondotik aperitifa eginen dute boluntarioendako, 12:30ean plazan.