Bestak 2023

Harro Baztanen elkarretaratzearekin eta Izpegiko igoerarekin abiatu dituzte Erratzuko bestak

Ttipi-Ttapa 2023ko ekainaren 29a

San Pedro bestak hasi zituzten atzo Erratzun eguerdiko txupinazoarekin. Haurrek puzgarriak izan zituzten egun osoan, eta arratsaldean herritarrek Izpegiko XIV. igoera egin zuten bizikletan Bereko Bentaraino. Ilunabarrean, berriz, LGTBI+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea antolatu zuen Harro Baztan taldeak, eta jendetza bildu zen herriko plazan.

Hurrengo hiru egunetarako ere egitarau oparoa prestatu dute erratzuarrek:

Ekainak 29, ortzeguna

10:00etan argi soinuak. 12:00etan herriko dantzari ttipiak plazan, ondotik mutil dantzak eta luntxa. 16:00etan kalejira herriko txistulariekin. 16:30ean mus txapelketa karpan eta mojitada. 19:30ean Los Cazahuetes mariatxiak. 21:00etan mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 23:30ean pintxaldi irekia.

Ekainak 30, ortziralea

10:00etan argi soinuak. 10:30ean haurrendako jokoen gunea. 12:00etan poteoa Elektrotxorongorekin. 14:30ean herri bazkaria Kanpinean. 16:30ean Erratzuko pilotari gaztetxoen partidak. 17:00etan kalejira Elektrotxorongorekin frontoira. 19:00etan pilota partidak: emakumezkoetan San Fermin txapelketako final erdia, gizonezkoetan Artola-Eskiroz  vs. Larrazabal-Imaz. 21:00etan mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 23:00etan dantzaldia Iparlan Frantxixkorekin. 23:30ean kontzertuak: Ithaka, Mice eta Ahozakil konekxion.

Uztailak 1, larunbata

10:00etan argi soinuak. 11:00etan herriko trikitilari, panderojole eta buruhandiak. 11:30ean pilota partidak Gorostapolon. 13:00etan oliba hezur jaurtiketa txapelketa Gorostin. 14:30ean zikiro jatea Hauspolariek alaiturik. 19:00etan Balerdi Balerdiren kontzertua Zubi Puntan. 21:00etan mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 22:30ean dantzaldia Bizphiru pelau taldearekin. 02:00etan Kalima limon ft. Elmo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun