Bestak 2023

Pilota partida bereziak izanen dituzte Erratzuko bestetan pilotalekuaren 100. urteurrenean

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 27a, 10:00

Erratzuko Etxelebert pilotalekuak 100 urte bete ditu aurten, eta mendeurrena ospatzeko, esku pilota partida bereziak antolatu dituzte herriko bestetan.

Ekainaren 30ean, ortziralea, bi partida izanen dira frontoian 19:00etatik aitzinera. Nesketan, San Fermin txapelketako final erdiak jokatuko dituzte. Mutiletan, berriz, Baiko enpresako pilotariak izanen dira; Artola eta Eskiroz, Larrazabal eta Imazen kontra. Sarrerak salgai daude 20 eurotan ohiko tokietan eta Interneten, eta 14 urte artekoek dohainik izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun