Nafarroako Gobernuak Ultzamak0 VII. Campusa abiatu du aurten, eta 14 ikaslek parte hartuko dute udako eskola honetan, Espainia, Portugal, Italia, Eslovenia eta Estatu Batuetako arkitektura ikastetxeetatik etorriak. Bi lan praktiko osatuko dituzte ikasleek: Tafallako silo zaharra bizitegi erabilerarekin biziberritzea eta Oronoz-Mugairiko bidezainen etxeak adinekoendako apartamentu gisa birgaitzea.
Oronoz-Mugairiko proiektuan, etxeak adinekoen apartamentu bihurtzeko irtenbide konstruktiboa eta egingarria idatzi beharko dute. Logela bateko etxebizitzak izanen dira, irisgarritasun haundikoak eta terraza banarekin etxebizitzako. Eraikinaren inguratzaile termikoko berriztatze energetikoaren proposamena ere diseinatu beharko dute. Gainera, kontuan hartu beharko dute industrializatuak dauden eta ingurukoak diren materialen erabilera lanetarako.