Arizkungo bestetako antolatzaileek adierazi dutenez, «hasteko eta behin gure doluminak eta besarkada estuena eman nahi dizkiogu Itziar Durruty Sukilbideren familia eta lagunei momentu gogor hauetan, eta besarkada potolo bat bidali nahi diegu ezbeharrean kaltetuak suertatu direnei».
Horrela, «beharrezkoa ikusten dugu egoera honetan merezi duten dolua errespetatzea. Beraz, Arizkungo gazteok, Arizkun Rockek eta alkatetza taldeak bestak bertan behera uztea erabaki dugu. Dei egiten dugu herritarrei nola kanpotik datozenei, egoera latz honetan familia zein herriaren mina errespeta dezaten».