'Baloreen lorategia' jokoa eginen dute ekainaren 28an Baztango Liburutegi Publikoan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 23a, 16:00

Belaunaldien arteko jokoa da, kooperazioa, interakzioa, ezagutza eta esperientzia lantzen dituena, harreman sozialak garatuz eta autoestimua indartuz.

'Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak' ekimenak 'Baloreen lorategia' jokoa antolatu du heldu den asteazkenean Elizondon 11:00etatik 13:00etara. Antzara jokoaren gisako jarduera izanen da, heldu eta gazteentzako, eta bikoteka egiteko. Hilabete hasmentan ere antolatu zuten jarduera, baina bertan behera gelditu zen izen-emate faltagatik.

Parte hartu nahi dutenek ekainaren 27ra arte izanen dute izena emateko epea, Baztango Liburutegi Publikoan edo 948 581 204 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun