Ezbeharra artatzera foruzainak, Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak, guardiako mediku taldea, oinarrizko anbulantzia, anbulantzia medikalizatu bat eta helikoptero bat joan dira.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, istripua 19:20 aldera gertatu da, Arizkungo plazan. Auto batek harrapatuta, 50 urteko emakume batek buruan kolpe handia hartu du. Larrialdiko osagile taldeak bihotzeko eta biriketako bizkortze maniobrak egin badizkio ere, «pronostiko hagitz larriarekin» Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute helikopteroan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.