Dorrea (Jauregizarrea) Baztango jauregi zaharrena da, bertan Baztango jauntxoa eta Jauregizar familia bizi izan ziren. Kontutan izanda Baztango historian eta arkitekturan daukan garrantzia, bailarako historia, natura, kultura eta ondare etnografikoa ikertzeko, gordetzeko eta ezagutarazteko leku aproposa bihurtu da.
Uztailaren 5etik irailaren 17ra arte Dorrea zabalik egonen da, eta bisita gidatuak eta bertako produktuen dastaketak eginen dira. Asteazkenetik ortziralera irekiko dute, 11:00etatik 13:00etara goizez eta 17:00etatik 19:00etara arratsaldez.