Baztan-Bidasoaldeko haziak kontserbatzen ikasteko tailerra izanen da ortziralean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 13a, 10:30
Irudia: Freepik.com

Baratzeko eta fruta arboletako hazien elkartrukea ere eginen dute

Baztan-Bidasoaldeko Hazi Sareak eta Talde Ekosozialak haziak kontserbatzen ikasteko tailerra antolatu dute aste honetan Iruritan. Nafarroako Hazien Sareko Elena Sauca izanen da ikastaroko azalpenak ematen. Gainera, baratzeetako eta fruta arboletako hazien elkartrukea eginen dute, beraz, norberak bere haziak eramateko deia egin dute.

Ekainaren 16an 17:30ean Gizarte Bilgunean izanen da tailerra eta plazak mugatuak izanen ditu. Izen ematea ortzegunera arte egiten ahalko da, eta horretarako 620 10 20 24 zenbakira edo 678 44 55 21 zenbakira deitu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun