Gizon bat hil da Berroetan aldamio batetik erorita

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 9a, 12:30

Gizon bat hil da gaur goizean Berroetan aldamiotik erori eta buruan kolpe handi bat hartuta, etxe bateko fatxadan lanean ari zela. Ezbeharra 09:00ak aldera gertatu da, Berroetako Karrika Nagusian. Inguruko medikuak, Oronoz-Mugairiko parkeko suhiltzaileak eta foruzainak bertaratu dira, eta baita helikoptero bat ere baina, zoritxarrez, gizonezkoa tokian bertan hil da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun