Baztango Gizarte Zerbitzuak eta Euskara Zerbitzuak, Dindaia fundazioarekin batera, jostaldiak euskaraz antolatu ditu uda honetarako, 3-12 urte bitarteko haurrendako. Plaza mugatuak izanen ditu, eta izen ematea ekainaren 12tik 19ra egonen da irekia, dindaia.eus webgunearen bitartez. Izen emateak plaza kopuruak baino ugariagoak badira, zozketa eginen dute. Hurrengo tarifak ordaindu beharko dira.
Baztanen erroldatuak:
- 1 aste: 35€
- 2 aste: 70€
- 3 aste: 105€
- 4 aste: 140€
Baztanen erroldatuak. Familia ugariak, guraso bakarrekoak eta haurride batek baino gehiagok izena eman badu:
- 1 aste: 35€
- 2 aste: 60€
- 3 aste: 85€
- 4 aste: 110€
Baztanen ez erroldatuak:
- 55€/astea
Udalekuak uztailaren 31tik abuztuaren 25era eginen dira. Haur hezkuntzako ikasleak Baztan Ikastolara joanen dira, goitiko eraikinean, eta Lehen Hezkuntzakoak Elizondoko Eskola Publikora.