Almandozko bestetara joateko Gan-torri autobus zerbitzua izanen da gaur

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 9a, 09:30

Hasi dira Baztango herrietako bestak, eta horrekin batera Gizarte Zerbitzuek Gan-torri autobus zerbitzua antolatu dute, «seguru eta eroso» joateko eta bueltatzeko. Gaur gauean Almandozera joateko busa izanen da

Lehenbiziko busa Amaiurtik abiatuko da 00:00etan, eta hurrengo geldialdiak eginen ditu: 00:05ean Ordokin, 00:10ean Erratzun, 00:15ean Arizkunen, 00:20ean Elizondon, 00:25ean Etxarrin, 00:30ean Lekarozen, 00:35ean Iruritan, 00:40ean Zigan, 00:45ean Anizen eta 00:50ean Berroetan. Almandozera 00:55ean ailegatuko da.

Hurrengo busa Arraioztik abiatuko da 01:00etan, Oronoz-Mugairitik pasako da 01:05ean eta Almandozera ailegatuko da 01:10ean.

Azken busa Elizondotik 02:00etan abiatuko da eta Almandozera joanen da zuzenean.

Bueltatzeko, bi bide eginen ditu: Arraioz aldera 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan, eta Arizkun aldera 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun