Plataformak bi galdera planteatu zizkien bortz udal taldeei
- Erdizko meategi proiektuaren alde ala kontra zaudete?
- Udal gobernuan nahiz oposizioan egon, proiektuaren kontrako alegazioak aurkeztera konprometitzen zarete?
Alderdien erantzunak taula batean bildu dituzte:
Alde/kontra | Alegazioak: bai/ez | |
---|---|---|
EH Bildu | Kontra | Bai |
Geroa Bai | Ez dute erantzun | Ez dute erantzun |
Baztango Independenteak | Kontra | Bai |
UPN | Alde | Ez |
Zurekin Baztan | Ez da posizionatu | Bai |
Argitu dutenez, UPNk proiektuaren alde eginen du, betiere legala baldin bada, eta Zurekin Baztan proiektuaren kontra agertuko da UGEP gisa tramitatzen bada.
Emaitzak alderatuta, plataformak balorazioa egin du, eta ondorioztatu dutenez, «baztandarren gehiengoa Erdizko meategiaren kontra dago; izan ere, proiektua UGEP gisa tramitatuko balitz, hamarretatik zortzi herritarrek proiektuaren kontrako iritzia duten eta proiektuaren kontrako alegazioak aurkeztuko dituzten alderdiei bozkatu diete. Proiektuaren alde lerrokatzen diren taldeak, aldiz, gehien galdu dutenak izan dira».