Arizkun BTT proba eginen dute ereiaroaren 10ean

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 7a, 15:00
Ttikienei zuzendutako mendi bizikleta proba izanen dute larunbatean Arizkunen, Baztandarra txirrindulari elkarteak antolatua.

Baztandarra txirrindulari taldeak antolatu du, Arizkungo herria eta gazteen laguntzarekin, larunbatean 17:00etan hasita

Baztandarra txirrindulari elkarteak antolatutako Arizkun BTT mendi bizikleta proba eginen dute ereiaroaren 10ean, larunbatean 17:00etan hasita. Txikiak, hasiberriak, kimuak eta haurrak ariko dira eta Arizkungo herriaren eta gazteen laguntza izan dute antolaketarako.

Ez dago geldirik Baztandarra txirrindulari elkartea. Maiatzaren 5ean, Bidasoko Itzuliko etapa Baztanen barna ibili ondotik Bagordin akitu zen, eta antolaketa lanean buru-belarri aritu zen. Maiatzaren 16an, berriz, Caja Rural profesional taldearen bisita izan zuten eta Baztandarra taldeko txirrindulariek beraiekin entrenatzeko aukera ere izan zuten.

Larunbat honetarako antolatu duten mendi bizikleta probaren ondotik, abuztuaren 6an, Elizondon errepideko lasterketa antolatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun