'Anti' film laburra proiektatuko dute ortziralean Baztango gaztetxean

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 7a, 09:00

'Egia, aitortza, erreparazioa' emanaldi eta solasaldien zikloaren barnean, Euskal Herrian Euskaraz ekimenak Anti film laburraren proiekzioa antolatu du ekainaren 9an Elizondon. Gaztetxean 18:30ean izanen da hitzordua eta film laburraz gain, bizipenen bilduma bideoa ere proiektatuko dute.

Sinopsia

1921eko negua. Parisetik heldu da maistra Bizkarsorora. Herriko umeek euskaraz besterik ez dute egiten. Maistrak frantsesez baino ez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun