Zuhaitz Gurrutxagak 'Futbolistok' monologoa aurkeztuko du igandean Arizkunen

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 6a, 09:00

Arizkungo Herriak eta Gazteek antolatua, Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolistok monologoa izanen da ekainaren 11n 18:00etan herriko ostatuan. Sarrerak zazpi eurotan eros daitezke egunean bertan edo aitzinetik Dolaetxean. Ikuskizunaren ondotik pintxoak izanen dira, Arizkungo eskolako jantokia finantzatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun