- Orabideko Zaldizuriko alderdian 4,4 hektareako landaketa eginen dute, Douglas izeiarekin eta gaztainondekin.
- Ermitegi, Aranea, Azkar eta Zaldizuriko landaketetan mantentze lanak eginen dituzte, 47,5 hektarea iratze, sasi… garbituz.
- Gorramorro, Irrio eta Bizubieta alderdietan 6,2 km iskindegi zahar bildu eta menditik lekutuko dituzte, eta Belate, Erdiz eta Lizartzuko hetsiak ere errepasatu. Azkeneko zortzi urteetan 200 kilometro inguru iskindegi zahar erretiratu du udalak mendietatik.
- Erdiz eta Belaten bazkalekuak hobetzeko 15 hektarea sasi moztuko dituzte. Halaber, Erdizagan, Kontserbazio Bereziko Eremuaren barnean 30 pago ondo ihartu edo eraztunduko ditu, okilaren ingurunea hobetzeko eta biodibertsitatea handitzeko.
- Zokoa alderdian oihana berreskuratzeko eta bere gisa heldu diren ondoak erregeneratzeko iskindegiak errepasatuko dituzte, 1,3 km denera.
- Egurtegi, Urkilepo eta Negusaroiko xaraketan egin beharreko haritz eta bago bakanketak, 45 hektareako eremuan.
- Eneko eta Labattoa inguruan 6,5 km bide hobetuko dute, nekazariak mendiko inguru horietarat beren lanetarat joan ahal izateko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!