Baztango euskararen plan estrategikoa diseinatzeko lan-mahaiak eginen dituzte ondoko asteetan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 3a, 13:00

Baztango Udalak euskararen plan estrategikoari ekin dio, eta beharrezkoa ikusi dute baztandarren iritziak biltzea. Horretarako, saio bana antolatu dute kuartel bakoitzean ekainean:

  • Basaburua: Ekainaren 13an Anizko elkartean 18:30ean.
  • Elizondoa: Ekainaren 15ean Elizondoko Arizkunenean 18:30ean.
  • Erberea: Ekainaren 20an Iruritako Gizarte Bilgunean 18:30ean.
  • Baztangoiza: Ekainaren 22an Erratzuko Lixutegian 18:30ean.

Lan-mahaien antolaketa errazteko, aldez aurretik izena emateko eskatu dute, lotura honen bidez edo euskarabaztan@gmail.com helbidera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun