'Baloreen lorategia' adin guztietako herritarrendako jokoa ekainaren 6an Baztango Liburutegi Publikoan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 2a, 19:15

Belaunaldien arteko jokoa da, kooperazioa, interakzioa, ezagutza eta esperientzia lantzen dituena, harreman sozialak garatuz eta autoestimua indartuz.

'Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak' ekimenak 'Baloreen lorategia' jokoa antolatu du asteartean Elizondon 17:00etatik 19:00etara. Antzara jokoaren gisako jarduera izanen da, heldu eta gazteentzako, eta bikoteka egiteko.

Parte hartu nahi dutenek ekainaren 5era arte izanen dute izena emateko epea, Baztango Liburutegi Publikoan edo 948 581 204 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun