Nafarroako Ehizaren Eguna ospatuko dute ekainaren 3an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 1a, 18:00

The Malcolm Young Band taldeak borobilduko du larunbat arratsaldean Elizondon Nafarroako Ehizaren Eguna. Argazkia: Pako Santxez

Baztango Ehiza eta Arrantza kirol elkarteak 75. urteurrena betetzen duela eta, ekainaren 3an Nafarroako Ehiza Eguna Elizondon ospatuko dute, egitarau zabalarekin.

Ekainaren 3an, larunbat goizean, 09:00etatik 12:00etara San Humberto tiro lehiaketa izanen dute Akullegiko lepoan.

10:00etan ekitaldiaren hasiera Elizondoko plazan eta 10:00etatik 14:00etara ehizaren inguruko eta artisauen azokak Merkatu plazan eta Elizondoko plazan. Ordutegi horretan, haurrendako koltxonetak eta txapen tailerra izanen dituzte Baztan frontoian. Goizean gaiteroa, txaranga eta herriko ostatuetan ehizaren inguruko pintxo dastaketa ere izanen dute. 10:15ean falkoneria erakustaldia izanen dute Elizondo eta Elbete arteko belaian. 11:00etan herri kirolak izanen dituzte laxoa plazan. 11:00etatik 13:00etara solasaldiak izanen dituzte Arizkunenean: 11:00etan oilagorrari buruz eta 12:00etan erbiari buruz.

12:00etan Eco Fire laxoa plazan. 13:30etik 14:00etara sari banaketa Elizondoko plazan eta 14:00etan bazkaria Iriarte frontoian.

Bazkalondoan, 17:00etan kontzertua emanen du The Malcolm Young Band taldeak, AC/DCren tributu taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun