Arizkun Rock finantzatzeko jaialdiaren produktuak erosten laguntzeko deia egin dute antolatzaileek

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 1a, 12:30

Kamisetak, jertseak, eskumuturrekoak, bodyak, giltzak zintzilikatzekoak… produktu ugari dituzte festibalaren diseinuekin

Ekainaren 23an Arizkun Rock festibalak bere azken edizioa eginen du Arizkungo plazan, Andoni Ollokiegi, Ibil bedi, Olaia Inziarte eta Bines katiko artistekin oholtzan. Antolatzaileek azaldu dutenez, «doako musika jaialdi bat aitzinera ateratzea ez da erraza», horregatik, merchandisinga erosteko deia egin dute, finantzazioarekin laguntzeko.

Kamiseta, jertseak, eskumuturrekoak eta bertze hainbat produktu dituzte salgai arizkunrock.eus atarian, Arizkungo estankoan eta Marmoles Soulen, baita Elizondoko Kaxkamelonen ere. Gainera, inguruko azoketan haien produktuak saltzen dituzte eta info@arizkunrock.eus helbidean eskatu daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun