Modu horretan, 2022ko azaroan Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko Mendiko Suteetako Babes Zibileko Larrialdi Plan Berezia onartuz gero, herrialdeko arrisku handiko eremuak zehaztu zituen, tartean Baztan, udalerri horiek legez behartuz horrelako planak egitera.
Jarduketa plan honekin Baztango Udalak lurraldearen azterketa eginen du, mendiko sute arriskuen azterketa, baliabideen katalogazioa, eta zehaztu eta finkatuko ditu tokiko antolaketa jarduketa prozedurak, prebentzioko neurriak eta herritarrak informatu eta komunikatzeko ekintzak.
Plan hauek egiteko Nafarroako Gobernuak antolatuko diru laguntza deialdirat aurkeztu da Baztango Udala eta 3.000 euroko laguntza hartzea espero du.
Liburutegi publikoaren eraginkortasun termikoa hobetzea
Bertzalde, bilkura berean liburutegi publikoaren eraginkortasun termikoa hobetzeko memoria teknikoa egin ahal izateko 10.000 euroko bertze kontu saila onartu zuen. Memoria honek, bertzeren artean, planoak eginen ditu, eraikuntzaren xehetasunekin, eta baliagarria izanen da egin beharreko hobekuntzak zehaztu eta faseka antolatzeko, eta dirulaguntza deialdietarat aurkezteko.