Gai-ordenari dagokionez, joan den urtekoa akta irakurri eta, hala erabakitzen bada, onartu ondotik, 2022ko kontuak aurkeztuko dituzte, baita 2023 urterako aurrekontua ere. Galdera eta eskarien txanda izanen da gero.
Iturri-Ederra Elkargoa 1887. urtean sortu zen, Elizondoko herriak, batzarrean bilduta, Iturri-Ederra iturritik herrira ura kanalizatuta ekartzea erabaki zuenean. 136 urte beranduago osasuntsu segitzen du elkargoak eta informazio guztia eskura du www.iturriederra.com webgunean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!