Harremana elkarteak antzerki tailerra abiatu zuen joan den urtean Iruritan, eta taldeak lehendabiziko antzezlana aurkeztu zuen atzo, La musa de Baztan, Elizondoko zaharren egoitzan. Arratsalde polita pasa zuten eta txokolatea eta bizkotxoa dastatzeko aukera izan zuten.
Harremana elkartea
Adinekoak entretenitzea eta animatzea da Harremana elkartearen helburua, eta urtebetez hainbat afizionatuk osatutako antzerki tailerra egin dute Iruritan, asteartero bilduz. Amaia Iriondok antolatua eta Josema Langarak zuzendua, haien antzezlana aurkezten hasi dira orain. Atzo egin zuten lehen emanaldia, eta bi gehiago antolatu dituzte; ekainaren 16an, ortziralea, Urdazubin eta 18an, igandea, Iruritan. 19:00etan izanen dira bi hitzorduak.
Hurrengo urtera begira, urrian berriz ere antzerki tailerrean izena emateko deialdia zabalduko du elkarteak.