Baztango AEK euskaltegiak aurrematrikula kanpaina abiatu du ekainaren 28ra arte

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 30a, 19:30

Euskara ikasteko interesa dutenek aurrematrikula irekia dute 2023/24 ikasturterako Elizondoko AEKn. Kanpaina ekainaren 28ra arte dute zabalik eta epe horretan izena ematen dutenek hainbat abantaila izanen dituzte: %5eko deskontua matrikularen prezioan, ordainketa malguagoa epe bat gehituta eta lehentasuna taldeak sortzean. Izen-ematea euskaltegian bertan edo Internetez egin daiteke, lotura honen bidez, aurrez aurreko zein online ikastaroetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun