Baztango Mindeitzeren kantaldia izanen da ortziralean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 30a, 08:00

Erratzuko karriketan kantari arituko dira. Irudia: Irantzu Pastor.

Thierry Biscaryk zuzendutako Kantu Herrikoiak ikastaroko partaideek kontzertu ibiltaria emanen dute aste honetan Erratzun. Ekainaren 2an 19:00etan plazan dute hitzordua, eta herriko karriketan barna ibiliko dira kantari. Euria egiten badu, elizara mugituko dute kontzertua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun