Arratsalde partean, herriko bi auzoetan barna ibili dira eskean, etxeetako ateetan pausatuz eta ohiturak dioen koplak kantatuz.
Egunari akabaila emateko, lortutako diruarekin merienda bat egiteko aukera izan dute herriko ostatuan.
Maiatzeko azken igandean, Arraiozen ohitura den bezala, “Erregiñek eta Saratsak” ospatu da. Aurtengoan hamahiru neskek hartu dute parte. Horien artean bi erregin xuriz beztituak, Aiora Arraztoa eta Alaitz Urrutia; eta gainontzekoak saratsak, euskal soinekoz jantzirik eta zinta urdinarekin apainduta: Nahia Lazkano, Olatz Bergara, Aisha Zubieta, Ainara Zubigarai, Irati Gamio, Lide Laurnagarai, Elaia Zubigarai, Intza eta Aiuri Garmendia, Aroa Navarro eta Aitana Iraola. Argazkiak: Nerea Mortalena
Arratsalde partean, herriko bi auzoetan barna ibili dira eskean, etxeetako ateetan pausatuz eta ohiturak dioen koplak kantatuz.
Egunari akabaila emateko, lortutako diruarekin merienda bat egiteko aukera izan dute herriko ostatuan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.