132 zenbakia izan da saritua Erratzuko frontoiaren 100. urteurreneko zozketan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 29a, 11:30

Erratzuko Etxelebert pilotalekuak 100 urte bete ditu aurten, eta ekitaldi berezia prestatu nahi dute bertan herritarrek bestetarako. Dirua lortzeko, ekainaren 3an Labritera joateko bi sarrera zozketatu dituzte, eta 132. zenbakia izan da saritua. Irabazlea ekainaren 1eko 20:00ak baino lehen jarri beharko da harremanetan 680 69 62 12 (Xabi) telefono zenbakiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun