EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena Baztanen bertze behin

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 28a, 23:45

Fernando Anbustegi buru, EH Bildu izan da talderik bozkatuena Baztanen. 1.544 botorekin, sei zinegotzirekin segituko du udalean. Zurekin Baztan izan da bigarren indarra, 866 botorekin, eta hiru zinegotzi lortu ditu, 2019an Baztango Ezkerrak baino bat gehiago. Baztango Independenteak talde berria izan da hirugarren eta 737 boto lortu ditu, bi zinegotzirekin. UPN izan da laugarren taldea 459 botorekin, eta bi zinegotzi galdu ditu 2019tik, eserleku bakarrarekin udalean. Azkenik, Geroa Baik 266 boto izan ditu eta zinegotzi bakarra izanen du, 2019an baino bat guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun