Arraiozko eskola haunditzeko hitzarmena onartu du udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 26a, 13:30

Eskolak urteetan eskatutako psikomotrizitate gela egiteko lurzorua utzi dio Baztango Udalak

Arraiozko eskola handitzeko Nafarroako Gobernuarekin egin beharreko hitzarmena onartu zuen atzo Baztango udalbatzak. Aho batez onartu zuten hitzarmena osoko bilkuran. Izan ere, urteak dira Arraiozko eskolak psikomotrizitate gela eskatzen duela, Haur eta Lehen Hezkuntzan ematen duen zerbitzua osatu ahal izateko.

Eskolaren handitzea gibeleratu den gaia izan dela azaldu dute, norat handitu eta proiektuaren ezaugarriak erabaki bitarte. Orain, dena argitu dutela, udalak handitu ahal izateko lurzoru urbanizagarria utziko du eta Nafarroako Gobernuak proiektua idatzi, zuzendu eta gauzatuko du. Onartutako hitzarmenak erakundeen betebehar horiek finkatu ditu, proiektuarekin segitu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun