Elizondoko Txokoto tabernak eskaintza kulturalarekin segitu du maiatzean, eta igandean 19:30ean izanen da hurrengo hitzordua. La Buen Vibra taldeak Donostiako La Buena Vida taldeari omenaldia egiten dio, 2009an banandu zena. Taldearen kantuen bertsioak egiten dituzte piano eta gitarraz, eta poema propioak tartekatzen dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.