Hauteskunde kanpaina hesteko bizikleta martxa eta triki poteoa eginen ditu Baztango EH Bilduk Elizondon

Hauteskundeei begira, Baztango EH Bildu udal taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu azken astean, eta bihar izanen da azkena. 18:30ean bizikleta martxa eginen dute Elizondoko plazatik abiatuta, eta herriko karriketan ibiliko dira. Ondotik, triki poteoa eginen dute herritik barna, 19:30etik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun