Hauteskundeetarako balio ez duten gutun-azalak ikusi dituztela ohartarazi du Zurekin Baztanek

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 25a, 10:30

Zurekin Baztanek jakinarazi duenez, hauteskundeetarako balio ez duten gutun-azalak ikusi dituzte Baztango hainbat herritan; Elizondon, Elbeten, Azpilkuetan, Berroetan, Zigan, Iruritan… Kanpoan letra urdinak eta barnealdea arrosa dutenak ez dute balio; letra beltzak eta barnealde zuria dutenak dira zuzenak. Gaur eta bihar azal berriak banatuko dituzte herri guztietan, baina gutun-azalak egiaztatzeko deia egin du udal taldeak eta ziur ez daudenei, igandean mahaietan hartzea gomendatu diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun