Albaro Soule arizkundarrak 10. postua lortu du Nafarroako Parkour Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 24a, 13:30

Joan den igandean Nafarroako Parkour Txapelketa jokatu zen Backflip Navarra zentroan. 80-90 lagun inguruk parte hartu zuten eta Arizkungo Albaro Soulek 10. postua lortu zuen 51.81 segundoko markarekin. Azaldu digunez, «giro polita sortu zen, arras urduri nintzen hasieran baina arras kontent nago egindako denboragatik». Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun