Bestak 2023

Berroetako bestak ospatuko dituzte ortziraletik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 24a, 09:00

Maiatzaren 26tik 29ra ospatuko dituzte aurten Berroetako bestak, eta egitarau zabala prestatu dute

Maiatzak 26, ortziralea, bezpera

17:30ean Jabi magoa. 19:00etan altxaferoak eta trikitilariak herritik. 19:30ean txopo goratzea eginen dute eta ondotik mutildantzak dantzatuko dituzte. 21:00etan baztan-zopak izanen dituzte eta ondotik dantzaldia Trikidantzen eskutik. Gantorri autobus zerbitzua izanen da.

Maiatzak 27, larunbata, haur eta gazte eguna

Puzgarriak izanen dira herrian egun osoan. 14:00etan herri bazkaria. 17:30ean txokolatada. 18:00etan Tukutuku txaranga. 19:00etan paella eta postre txapelketa izanen da eta 21:00etan herri afaria. Eguna akitzeko, dantzaldia izanen da Bizpahiru pelau taldearen eskutik. 

Maiatzak 28, igandea, Mendekoste eguna

10:00etan erraldoi eta gaiteroak herritik barna eta 11:00etan meza nagusia eta luntxa izanen da plazan. Eguerdian, Txaruta elkartearekin pilota partidak. 18:30ean, Komediaren berpizkundea monologoak, Antton Telleria, Iker Plazaola, Julen Portillo eta Mirari Martiarenaren eskutik. 19:30ean Andoni akordeolaria eta 21:00etan zingar jatea eginen dute kantu zaharrekin.

Maiatzak 29, astelehena, zikiro eguna

11:00etan Berroetako 49. Bizikleta Itzulia eginen da. 12:00etan mus eta partxis txapelketa. 14:00etan zikiro jatea izanen dute Beñatek alaiturik eta 19:00etan herritarren arteko jokoak. 21:00etan zingar jatea eta kantak izanen dituzte eta bestak akitzeko 00:00etan Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun