Baztango XXVIII. Mendi Itzulia Iruritan izanen da igandean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 23a, 10:00

Ortziralea izanen da izena online emateko azken eguna, eta igande goizean ere apuntatzeko aukera emanen dute Iruritan

Baztango Mendigoizaleak taldeak aurtengo mendi itzulia antolatu du, maiatzaren 28an Iruritan eginen dena. Bi ibilbide izanen dira: A ibilbidea motza izanen da, 21 kilometrorekin eta 1.300 metroko desnibelarekin; B ibilbidea luzea izanen da, 30 kilometrorekin eta 2.000 metroko desnibelarekin. Itzulia 07:00/07:30ean abiatuko da eta kontrol postuak izanen dira bide guztian zehar.

Izen ematea mendizmendi.com webgunearen bitartez egin daiteke hilaren 26ra arte, edo egunean bertan Iruritan 06:15etik aitzinera. Parte hartzeko 12 euro ordaindu beharko dira, federatuen kasuan 10.

Ibilbide osoak ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun