Baztango Gazte Asanbladak antolatutako frontenis txapelketa jokatu zuten larunbatean Elizondoko Iriarte pilotalekuan. Hamar gaztek parte hartu zuten, eta bikoteak ausaz osatu zituzten. Ikusleak ere bildu ziren kirolaz gozatzera, eta giro onean iragan ziren jokaldiak. Gorka Laurnagak eta Oiher Urrutiak osatutako bikoteak irabazi zuen. Goizeko kirolak sortutako gosea asetzeko, gaztetxean bildu ziren denak bazkaltzera. Mahai inguruan iragan zuten gazteek arratsaldea solas eta kantuan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.