Baztandarrek bizitzen dituzten egoerak ezagutzeko, Giza Liburutegiak ekimenarekin bat egin du Baztango Liburutegi Publikoak. Maiatzaren 10ean egin zuten lehen saioa, Yadira del Carmen Ramirez etorkinarekin eta Amaia Iturriria abeltzainarekin, eta orain bigarren saioa antolatu dute heldu den asteazkenerako.
Mikel Altzuart eta Gorka Urroz izanen dira saioko protagonistak, eta berain esperientziak kontatuko dituzte. Altzuartek intsumisioa izanen du solasgai, derrigorrezko soldaduskaren kontra sortu zen mugimendua. Urroz, berriz, genero identitateari buruz mintzatuko da. Gai hauei buruz gehiago jakin nahi dutenek galderak egiteko aukera izanen dute saioan.
Plazak mugatuak izanen dira eta interesa dutenek maiatzaren 23ra arte ematen ahalko dute izena. Horretarako, 680 732 855 telefono zenbakira deitu edo gizaliburutegiak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.