Baztango Udalak lau lanpostu betetzeko bi lan deialdi egin ditu, udari begira bailarako turismoa kudeatzeko. Lehenbizikoa informazio turistikorako bulegoan teknikari laguntzaile lanpostua betetzeko izanen da. Bisitarien jarioari norabidea ematea izanen da lana, turismo teknikariarekin eta zinegotziarekin koordinatua. Hiru hilabeteko kontratua izanen da, ekainaren 15etik irailaren 15era, lanaldi osokoa eta malgutasunarekin.
Deialdian izena emateko, hurrengo baldintzak bete beharko dira:
- Batxilergoa, Lanbide Heziketako 2. maila edo baliokidea izatea
- B gidabaimena edukitzea
- Euskarako C1 maila izatea (ziurtagiria ez dutenek ahozko proba eginen dute)
- Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eskatzaile gisa egotea. Horretarako, 948 450 039 telefonora deitu daiteke.
Bigarren deialdia interes guneetako bisitarien etorrera ordenatzeko hiru lanpostu betetzeko izanen da. Herri batzuetan sor daitekeen turista pilaketa eta masifikazioa leuntzea izanen da lana, bisitariak orientatuz eta espazioak zainduz. Lanaldi erdiko kontratu malgua izanen da, hiru hilabetekoa, ekainaren 15etik irailaren 15era.
Deialdian izena emateko, hurrengo baldintzak bete beharko dira:
- Gutienez eskola graduata, DBH titulua, Lanbide Eskolako 1. maila edo baliokidea izatea
- 16 urtetik goitikoa izatea
- Euskarako C1 maila izatea (ziurtagiria ez dutenek ahozko proba eginen dute)
Baldintzak betetzen dituztenak maiatzaren 30eko 14:00ak arte ematen ahalko dute izena bi deialditan, udal bulegoetan edo erregistro elektronikoaren bidez. Oinarriak baztan.eus webgunean daude eskuragarri eta informazio gehiagorako 948 580 006 telefonora deitu daiteke edo baztan@baztan.eus helbidera idatzi.