Baztango EH Bilduk hainbat jarduera antolatu ditu egunotan, hauteskunde kanpainaren harira.
- Gaur, maiatzaren 17an, merienda eginen dute Berroetako Hegoalde elkartean 19:30ean, proposamenak elkar aditzeko.
- Maiatzaren 23an, asteartea, Baztanen bizitzeko etxebizitza politikaren inguruko solasaldia izanen da 19:30ean Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Ipar Euskal Herriko esperientzia ezagutzeko, Xabi Thicoipe Donamartiriko alkateorde eta EHBaiko zuzendaritzako kidea izanen da hizlaria.
- Maiatzaren 24an, asteazkena, merienda eginen dute Iruritako Gizarte Bilgunean 19:30ean, proposamenak elkar aditzeko.
- Maiatzaren 26an, ortziralea, kanpaina hesteko bizikleta ibilaldia eginen dute Elizondo eta Elbete artean, Elizondoko plazatik abiatuta. Ondotik poteoa izanen da musikarekin.