Hauteskundeei begira, Geroa Baik kanpaina abiatu du eskualdean eta ekitaldia egin zuten atzo Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean. Lander Santamaria Baztango alkategaiaz gain, Uxue Barkos Nafarroako lehendakarigaiak eta Unai Hualde zerrendan bigarrenak hartu zuten hitza. Baztanek «promoziorako eta garapenerako aukera handiak» dituela eta «aberastasuna eta lan jarduera sortzeko aprobetxatu beharra» nabarmendu zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.