Elizondon saihesbidera sarrera egiteko lanak 485.000 eurotan lizitatu ditu Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 12a, 15:30

Foruzaingoaren komisariatik N-121-Bra eginen dute bidea, saihesbide azpiko pasabidetik

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak Elizondotik N-121-B errepidera sarbidea eraikitzeko obrak lizitatu ditu 485.000 eurotan. Iragarpena Nafarroako Gobernuko kontratazio atarian dago ikusgai eta ekainaren 1era arte aurkezten ahalko dira enpresa interesatuak.

Sarbidea Menditurri karrikatik abiatuko da, hau da, Foruzaingoaren komisariatik. Lehen tartea 170 metroko luzera eta 6 metroko zabalera duen errepidea izanen da, 1,80 metroko espaloiarekin, saihesbide azpira doan pasabidera arte. Handik N-121-B errepidera sartzeko tartea hasiko da, 50+040 puntu kilometrikora zehazki, eta 130 metroko luzera izanen du. Bideetan 40 km/h abiadura finkatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun