Baztango Udalak jakinarazi duenez, «asteburu honetan, aspaldiko partez, zakarkeriak izan dira Elizondon eta iaz Santiago karrikan landatutako zuhaitzak hautsi dituzte. Orain bi urte eremu publikoa eta berdeguneak berritzeko eta hobetzeko abiatutako “Itzuli kolorera…usainera itzuli” proiektuaren barnean soropil, landare eta lore zerrendak, parterreak eta zuhaitzak erein edo landatzen ari da Baztango Udala, Tasubinsaren laguntzarekin, bizigarriagoa den herria sortzeko eta bero aldietarako itzalguneak izateko. Hautsi dituzten zuhaitzak aipatu proiektuaren barnean landatu ziren».
Zakarkeriatan ibiltzea «onartezina» dela adierazi du udalak, «bertze behin oroitarazi behar da eremu publikoa eta berdeguneak ondasun publikoak direla, eta horietaz herritar guztiek gozatzen dugula».